LOMCErik EZ!

AZAROAREN 28an:  
"Hezkuntza Plataformen Topagune"tik mobilizazio egunaren deialdia "Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki!" lelopean. Herrialdekoak izango dira, eta Bizkaiari dagokionez, 17etan Zabalburu plazan izango da. Gure Ikastolako LOMCEren aurkako lan taldetik deia luzatuko dugu baita.
 
http://2.bp.blogspot.com/-ZYun5Y_JRpU/Vjo54pWUw-I/AAAAAAAABMA/LtjhWOSCf5s/s1600/azaroak%2B28%2B-%2BBIZ.jpg 




URRIAREN 16an:
KALEJIRA bat egin genuen Briñas eskolarekin elkarlanean eta auzokide guztiei irekia baita ere.
 

URRIAREN 15an:
MOSAIKOA eraiki genuen patioan  "Gure Hezkuntza Sistema Propioaren alde"

 





ZORIONAK GUZTIOI !!!!
AURTON LORTU DOGU !!!!


Ostiralean Luis Briñasekoekin batera ospatuko dugu elkar!!
Etorri Basarratera !!!




__________________________________________________


DENOK GARA 3. MAILA !
PLANTO AZTERKETA INPOSATUEI !
Todas somos 3º curso !
Planto a las pruebas impuestas !


Pasa den barikuan, maiatzak 22an. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!






____________________________________________________
Datorren Maiatzaren 9an denon laguntza behar dugu Durangon.
El próximo 9 de mayo se necesita la ayuda de tod@s en Durango.

EZ 3. mailako azterketari !!!
¡¡¡ NO a la reválida de 3º curso !!!

___________________________

MAIATZAren 5ean BASARRATEko PRENTSAURREKOA
Karmelo Ikastola eta Luis Briñas Eskola PLANTOaren ALDE





__________________________________________

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!
¡Muchas gracias por vuestra participación!

Mahaikideak
Partaideak

___________________________________________________________________________












Ikusi hemen LOMCEri aurre egiteko 10 proposamen zehatzaren gida




INFO-TXOKO

INFO-TXOKO


KAIXOk deitutako Gurasoen batzarrerako 
LOMCE lan taldearen aurkezpena

• Lan taldea sortu da
Ekaineko batzarrean aurreikusi bezela, irailean egindako Lomceren inguruko bigarren hitzaldiaren
ostean, lan taldea osatu da, oraingoz 7 pertsona finkorekin, nahiz eta ikas-maila guztien ordezkaririk
ez izan.

• Batzar bi burutu dira
Geure funtzionamendua zehaztu eta lehen erronkak zehazteko Urriak 11an izan ziren herrialdekako kalejiretarako deialdia egin dugu Ikastolan, kartelekin eta eskuorriekin, gaia presente egon dadin lehen urratsak eman ditugu

• Dinamika
Gure lehen eta etengabeko lana, Lomceren inguruan informazioa zabaltzen jarraitzea izango dela
ikusi dugu, oraindik ere ez baitago nahiko zabalduta zer suposatzen duen Madridetik datorren eraso
honek, bai gure seme alaben garapenerako eta berdin gure herriaren etorkizunerako
Ildo horretan ze baliabide erabili dezakegun aztertzen ari gara ( familientzako oharrak, emailak, aldizkaria, Kaixoren Bloga, informazio etengabea erakutsiko lukeen txoko finko bat agian ikastola
barruan eta zerbait dinamikoagoa patioan hilean behin...)
Horrez gain, bereziki garrantzitsua deritzogu, dinamika honen inguruan auzoko beste ikastetxe batzuekiko harremanak izateari eta baita ere beste herri batzuetan dauden esperientzia zehatzak ezagutzeari, hortarako:
                 1. Auzoan galdetzen hasi gara
                 2. Sortzeneko ordezkari bat gure bilera batetara etorri da ikuspegi orokor bat eman digularik, eragile nazionalen darabilten dinamikaz eta gu bezela sortzenen bazkide diren beste
ikastetxe batzuetan daukaten plangintzaz. Laguntza osoa eskaini digute eta baliabide ezberdinak eskura jarri dizkigute
                 3. BIGEri ere galdetu diogu. Oraingoz Lomceri dagokionez, kontseilu demokratikoen aldeko dinamika lehenetsi dute, hitzaldiak eta materiala ere eskaini dute ildo hortan ikuspegi orokorrago batetik ez daukate oraingoz plangintza edo erabakirik.
                4. Herri plataformekin ere kontaktuan gaude. Santurtziko Plataformak denbora asko darama
lanean eta dinamika zabaldua eta errotua lortu dute herrian garatzea.
Beraien laguntza eskaini digute eta dauzkaten baliabideak ere bai.

Oso presente dugu, Lomceri aurre egiteko ez gabiltzala denboraz sobera. AURTEN APLIKATZEN HASIA da, nahiz eta honen inguruko informazioa E.A.En, murritza eta tantaka bideratzen aritu den Eusko Jaurlaritza ( ez horrela Nafar gobernua).

Beraz, erabaki batzuk hartu beharko ditugula eta, zera planteatzen dugu:
Azaroaren hirugarren astean, gurasoentzako hitzaldi batzar zabala egitea berriro ere, eragileen gune nazionaletik kide bat eta Herri Plataformen Topaguneko kide bat etorriko diralarik, oraingoan legearen teoriari baino, beroni aurre egiteko ekimen eta proposamen praktikoak aurkeztera.

Horren ostean, guk geuk Karmelon zenbait erabaki hartu beharko genituzke ikastetxe bezela jakina,
baina gurasook geure irakurketa eta hausnarketa propioa egiteko aukera izango dugu.
Zuzendaritzarekin ere harreman etengabean gaude. Irakasleek egin zuten bere hitzaldi propioa
Lomceren inguruan, zuzendarien batzarrean Berritzegunean zenbait urrats ematekotan direla dirudi.

Badago lana eta hurrengo hileetan, hamaikatxu ekimen izango ditugu mahai gainean.